Aurkezpen ekitaldia: UPV/EHUko ikasleek Auschwitz-Birkenauko sarraski esparrua bisitatuko dute
Noiz eta non
2018/06/22, 11:30 - 00:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide, kriminologia eta psikologiako ikasleek Auschwitz-Birkenauko sarraski esparrua bisitatuko dute SOS Arrazakeriaren eskutik. Aldez aurretik formakuntza ikastaro bat egingo dute Giza Eskubideei buruz Polonian, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitarte. Taldean ere izango dira Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko, UPV/EHUko eta SOS Arrazakeriako ordezkariak. Bidaia aurkeztuko da Donostiako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Andia kalean, prentsaurrekoan.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Monika Hernando. Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria
- Maribel Vaquero. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia
- Maitane Arnoso. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriako presidentea
- Garbiñe Ullate Tobajas. Auschwitzera doan UPV/EHUko Kriminologiako ikaslea