euskaraespañol

Eguneko irudia

Graduazio ekitaldia Letren fakultatean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/26

Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Beste urte batez, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateak ikastegi horretan iazko ikasturtean titulatutako ikasleen graduazio ekitaldia antolatu zuen. Ikasgela Nagusia bi saiotan bete egin zen ikasleekin eta hurbilekoekin, aukera honen ospatzeko.

Goizean, Filologia (31), Ingeles Ikasketak (36) eta Euskal Ikasketak (15) titulazioei dagozkien ikasleen graduazio ekitaldia egin zuten. Ekitaldian hartuko zuten parte Nekane Balluerka Lasa UPV/EHUko errektoreak, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak. Amabitxi gisa Alazne Landa aritu zen, UPV/EHUko Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saileko irakaslea.

Arratsaldean, Historia (50), Artearen Historia (17),  Geografia eta Lurralde Antolakuntzaren (50) eta  Itzulpengintza eta Interpretazioa (16) titulazioetako ikasle egresatuen txanda izan zen. Ekitaldian hartu zuten parte Iván Igartua Arabako Campuseko errektoreordeak eta Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoak. Aitabitxia Antonio Rivera izan zen, UPV/EHUren Garaiko Historia saileko katedraduna.