Graduazio ekitaldia Hezkuntza eta Kirol Fakultatean
Noiz eta non
2018/06/01, 18:00 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostiralean, ekainak 1, 18:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasgela nagusian (Lasarte ataria, 71. Vitoria/Gasteiz) egingo da IV. promozioan graduatutako ikasleen diploma banaketa. Ekitaldiaren buru Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Cristina Uriarte Toledo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izango dira.
Promozioa hau 109 ikaslek (22 neska eta 87 mutil) osatzen dute guztira eta hauen aitabitxia Gorka Iturriaga izango da. Ekitaldian ere egongo dira Raúl Martínez de Santos Kirol Ataleko koordinatzailea eta Hilario Llanos fakultateko dekanoa.
Gainera, gonbitea egin zaie duela 25 urte ikastegian hasi ziren ikasleei, SHEEko 7. promozioko kideei.