Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduazio ekitaldian
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/06/22, 18:00
Ordutegia
Osteguna
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Bilboko Elkarte Filarmonikoa
Portuko Markesaren kalea, 2
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2021/2022 ikasturteko graduazio ekitaldia egingo du. Alicia San Juan kazetaria izango da aurtengo amabitxia; eta urtero bezala parte hartuko du aurtengo ikasturteko ikasleen diplomen banaketan.
Ikastegiak gradu bakoitzeko espediente onenak aitortuko ditu ekitaldian: Iraitz Madariaga, Kazetaritzako Graduan; Nuria Sancho, Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduan; Guillermo Ordás, Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduan; Inés González, Soziologiako Graduan, eta Asier Echeverria, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan
Aurten 402 ikaslek amaitu dituzte ikasketak (249 emakumek eta 153 gizonek). Graduka horrela daude banatuta:
- Kazetaritzako Graduko 41. promozioa: 135 ikasle (74 emakume eta 61 gizon)
- Publizitatea eta Harreman Publikoko Graduko 41. promozioa: 110 ikasle (81 emakume eta 29 gizon).
- Soziologiako Graduko 30. promozioa: 45 ikasle (31 emakume eta 14 gizon).
- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 30. promozioa: 38 ikasle (17 emakume eta 21 gizon).
- Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 24. promozioa: 74 ikasle (46 emakume eta 28 gizon).
Gainera Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenei sariak banatuko zaizkie:
- Aitor Garmendia Etxeberria, BERRIAKO 1.go GRAL Kazetaritza Saria
- Iratxe López López de Araya, Soziologia eta Politika Zientziako GRALen V. Saria
- Ares Marbà i Sera, Kazetarien Euskal Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko 1.go GRAL Saria.
Graduazio Ekitaldian hauek hartuko parte:
- Eva Ferreira García, UPV/EHUko errektorea
- Miren Artaraz Miñon, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria
- Ana Irene del Valle, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa
- Alicia San Juan, kazetaria
Amaieran, UPV/EHUko orkestrak emanaldi bat eskainiko du.