Abian da Zientzia Astea 2024!
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/11/06 Noiz arte: 2024/11/11
Deskribapena
Asteazkenean, azaroak 6, hasiko da Zientzia Astea, ura ardatz hartuta. “Ur tantaka, zientzia zurrustaka” da aurtengo edizioaren leloa. Publiko guztientzako doako 200 jarduera inguruz osatutako eskaintza zabala antolatu da eta web gunean kontsulta daiteke. Zientzia Astea, UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, beherago zehaztutako lekuetan ospatuko da:
- Bilbo (Bizkaia Aretoa) Azaroaren 6tik 10era. Programazioan:18 txoko, 27 tailer, 6 ibilbide didaktiko, 2 hitzaldi, 3 erakusketa, 4 ikuskizun, eta argazki lehiaketa bat.
Egitaraua Bilbo - Barakaldo (Clara Campoamor Udaltegia). Azaroaren 6tik 10era. Programazioan: 2 txoko, 21 tailer, 5 ibilbide didaktiko, hitzaldi bat, 6 erakusketa eta 4 ikuskizun.
Egitaraua Barakaldo - Vitoria-Gasteiz (Bibat Museoa eta Gasteizko Ingeniaritza Eskola) Azaroaren 7tik 10era. Programazioan:11 txoko, 16 tailerrekin, 3 ibilbide didaktikorekin, 6 hitzaldirekin, 3 erakusketarekin eta 2 ikuskizunekin.
Egitaraua Vitoria-Gasteiz - Donostia (Tabakalera). Azaroaren 7tik 9ra. Programazioan: 10 txoko, 8 tailer, ibilbide didaktiko bat, erakusketa bat eta 3 ikuskizun.
Egitaraua Donostia
Zientzia Astea 2024 UPV/EHUk antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin eta Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Barakaldoko Udalaren, Donostiako Udalaren, Gasteizko Udalaren, Vital Fundazioaren, Metro Bilbaoren eta Ecampusen babesarekin. Jarduera batzuk G9-Science4All eta ORE4Citizens proiektuen barruan sartzen dira. Proiektu horiek Europako Batzordeak finantzatzen ditu, Marie Sklodowska-Curie/(MSCA) Ekintzen bidez. Europan karrera zientifikoak sustatzeko ekimena da, eta Horizonte Europa, EBko Ikerketako eta Berrikuntzako Esparru Programaren barruan dago.