euskaraespañol

10.000!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/05

Irudia
Ikasle bat odola ematen Psikologia Fakultatean. | Argazkia: Jorge Navarro. Komunikazioa Buelgoa, UPV/EHU.

Gaur, urriak 5, Unibertsitate Osasungarrien Eguna ospatzen da. Eta gure unibertsitateak, Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Espainiako Sarearen (REUPS) parte den aldetik, hil honetan 10.000 odol-emate lortzeko erronkan parte hartzen du. 
 
Dohaintza egin nahi baduzu, eta 50 kilo baino gehiago pisatzen duen 18 eta 65 urte bitarteko edozein pertsona osasuntsuk eman ditzake, hauxe da hiru campusetako egutegia: 
 
Arabako Campusa 
 
Urriaren 6an, 9:15etik 13:30era, René Cassin eta Julio Caro Baroja kaleen elkargunean. 
 
Bizkaiko Campusa 
 
Urriaren 16, 17, 18 eta 19an, Mikel Laboa plazan (Leioa-Erandio eremua), 9:15etik 14:00etara. 
 
Gipuzkoako Campusa 
 
Urriaren 5ean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, 9:00etatik 13:00etara. 
 
Urriaren 6an, Ignacio M. Barriola Zentroan, 9:00etatik 13:00etara. 

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus