UPV/EHUk Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du, zazpi lankideri omenaldia eginez
Unibertsitateak emakumeen eskubideen defentsan eta genero-indarkeriaren aurka egindako ibilbidea aitortu du ekitaldi instituzional horrekin
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2022/03/07
Bizkaia Aretoak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala hartu du gaur goizean, martxoak 7, astelehena. Ekitaldi honetan, Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitate-komunitateko kideak omendu ditu, emakumeen eskubideen defentsan eta genero-indarkeriaren aurka egindako lanagatik.
Ekitaldian, Eva Ferreira errektoreak eta Aitor Zurimendi UPV/EHUko idazkari nagusiak sariak eman dizkiete sei ikertzaileri, ezagutzaren arlo bakoitzeko bana, eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko (AZP) langile bati. Bizkaiko Campuseko berdintasun-batzordeek honako emakume hauek aukeratu dituzte oraingoan:
- Arte eta Giza Zientzien arloan, Begoña Vicario.
- Gizarte eta Lege Zientzien arloan, Mertxe Larrañaga
- Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloan, Arantxa Burgos.
- Osasun Zientzien arloan, Lucia Gallego.
- Zientzien arloan, Marta Macho.
- Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala, Deñe Larrabeiti.
Era berean, ekitaldian Lucía Martínez Odriozola irakasle eta kazetaria ere omendu dute, in memoriam, egindako lan feministagatik.
Berdintasuna Sariak. 2022
Bestalde, UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzak urtero sustatzen dituen deialdien sariak banatu ditu ekitaldi honetan:
- Miren Guillo Arakistain: Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla Vitoria sariaren IX. Edizioa.
- Kata Gómez: UPV/EHUko Master amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen María Goyri sariaren X. edizioa.
- Gradu Amaierako Lanetan (TFG) genero-ikuspegia txertatzeko Francisca de Aculodi sariaren VIII. edizioak honako hauek saritu ditu:
- Arteak eta Humanitateak: Enara M. Iglesias Pamparacuatro eta Nerea Aguayo González;
- Ingeniaria eta Arkitektura: Amaia Goñi Fernández eta Javier Azpillaga Rivera
- Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: Maider Barañano Uribarri eta Lucía Uriarte Fernández
- Osasun Zientziak: Naia Gamboa Basterra eta Helena García-Gurtubay Sagredo
Ekitaldiari amaiera emateko, Kamikaz konpainiak 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana eskainiko du.