euskaraespañol

5 kontinenteetako Landareen Azoka

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/10/05 Noiz arte: 2024/10/06

Kokapena

Arboretuma
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Urtero legez hamaika lagun hurbiltzea espero da asteburuam Arboretumera | Argazkia: UPV/EHU.

Deskribapena

5 kontinenteetako Landareen VIII. Azoka urriaren 5ean eta 6an egingo da, Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko campuseko Arboretumean. Urtero egiten da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta UPV/EHUk antolatuta, eta Leioa eta Erandioko udalen eta BBK Gizarte Ekintzaren babesa du.

Edizio honetan 44 erakusketarik berretsi dute bertan izango direla, eta bost kontinenteetako landareen bildumak aurkeztuko dituzte. Landare horietako asko ezezagunak dira Bizkaian, baina lurraldeko lorategi eta balkoietara egokitzeko modukoak dira. Landare guztiak prezio lehiakorretan eskainiko dira, eta aukera paregabea izango da lorezaintzaren arloko profesional eta zaleentzat.

Bertaratzen direnek aukera izango dute, aniztasun botanikoaz gozatzeaz gainera, hemengo produktuak dastatzeko dastaketa-eremuan, bai eta Arboretumeko bidexketatik paseatzeko ere; espazio ezin hobea da naturarekin konektatzeko.

Datu praktikoak

Sarrerak: Dohainik

Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.

Ordutegia: Larunbatean goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte eta igandean, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte izango da.

Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Autobus zerbitzua, bai larunbatean bai igandean izango da.

Nazioarteko Topaketa Komertziala 

5 kontinenteetako Landareen Azoka 2015ean sortu zen, landare-ekoizleak biltzeko eta munduan dauden espezie-aniztasuna eta laborantza-teknikak ezagutzera emateko. Merkataritzako harremanak hobetzeko erakusleiho izateaz gainera, ekimen honek ezagutzak trukatzeko aukera ematen die sektoreko profesionalei.

Azokaren helburua da bilduma-landareen ekoizleentzat, kontsumitzaileentzat eta zaleentzat urteroko ezinbesteko hitzordu gisa finkatzea.

Espazio botaniko paregabea

Azoka UPV/EHUren Leioako Arboretumean egingo da, hau da, interes botaniko eta kultural handiko ingurune batean. 2008an inauguratu zen espazio horrek 19 hektarea ditu eta bost kontinenteetako 450 espezietako 2.200 zuhaitz inguru biltzen ditu. Kokapen estrategikoa –Bilbo Metropolitarretik hurbil dago–, irisgarritasuna eta eskura dauden zerbitzuak direla-eta, agertoki ezin hobea da azoka egiteko.

Arboretumak jendearentzat beharrezkoak diren zerbitzu guztiak ditu, aparkalekuak, autobusak eta hitzaldi-gelak barne. Horrela, esperientzia erosoa eta aberasgarria bermatzen zaie bertaratutako guztiei.