euskaraespañol

Eguneko irudia

Hautagai euskaldunek Europako hauteskundeei buruzko mahai-ingurua egingo dute

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/07 Noiz arte: 2015/01/21, 10:00 - 11:21

Kokapena

Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Hauteskunde kanpaina hasi baino bi egun lehenago, asteazkenean, maiatzaren 7an, 10:00etan, UPV/ EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Europako Legebiltzarrerako bost alderdi politikotako (EAJ, PSE-PSOE, EH-Bildu, PP eta IU-EB) hautagaiek Europako Hauteskundeak 2014: Unibertsitatetik begira izeneko mahai-inguruan parte hartuko dute. Bertan, unibertsitateko hezkuntzari buruzko gaiak ere jorratuko dituzte, europar ikuspegitik. Ekitaldia Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historiaren sailak, eta Politika eta Administrazio Zientzien sailak antolatu dute.

Parte hartzaileak hauek izango dira:

  • Izaskun Bilbao, EAJren hautagaia
  • Ramón Jauregui, PSE-PSOEren  hautagaia
  • Josu Juaristi, EH-Bilduren hautagaia
  • Zoe Nubla, PPren hautagaia
  • Iñigo Martinez Zatón, IU-EBren hautagaia.