euskaraespañol

Eguneko irudia

Manuel Laborde Werlinden sarien edizio berria abian da

Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 4an amaitzen da

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/03

Manuel Laborde Werlinden sariak Entreprenari programaren barruan antolatzen dira. Euskal Herriko Unibertsitateak (Gipuzkoako Campusa) eta BIC Gipuzkoak garatu eta kudeatzen dute, eta aipatutako campusean ekintzaileei eta enpresa berritzaileen sorrerari laguntza eta aholkularitza ematea du helburu.

Ekimen honen helburu nagusiak honako hauek dira: Unibertsitatearen ingurunean ekintzailetza arloko ideiak eta proiektuak sustatu; Unibertsitarioen potentzial berritzailea bultzatu, enpresa-ekimen berriak sortuz eta garatuz; eta azkenik, ekimen berrien garapenean lagundu, baliabide ekonomikoak eta enpresak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza-zerbitzu adituak jarri.

‘Ekimen Berritzaile Berriak’ kategoria

Sariak honako hauei zuzenduta daude:

  • UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak/IKERBASQUE.
  • Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutakoak edo haren titulu ofizial bat dutenak (lizentziatura, diplomatura, gradua, masterra eta tesia)
  • UPV/EHUrekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzea erabakitzen duten enpresak.

Sariak:

  • UPV/EHUren 7.000€-ko ekarpena.
  • 60.000€-rainoko ekarpena BIC Gipuzkoaren bidez, enpresa-ekimena garatzeko.

‘Gradu Amaierako Lanak - Master Amaierako Lanak - Doktorego Tesiak’ kategoria

Sariak honako hauei zuzenduta daude:

  • 2024-2025 ikasturtean Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak edo Doktorego Tesiak egiten ari diren edo 2022-2023 - 2023-20224 aldian aurkeztu dituzten ikasleak eta ikertzaileak, proiektuaren merkatu-aukerak aztertzeko eta, positiboa bada, gauzatzeko asmoa dutenak

Sariak:

  • UPV/EHUren 3.000€-ko ekarpena.
  • 60.000€-rainoko ekarpena BIC Gipuzkoaren bidez, enpresa-ekimena garatzeko.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 4an amaitzen da.
Oinarriak eta informazioa: Manuel Laborde Werlinden Sariak