Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 84,7k gainditu du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2023/07/14
Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean uztailaren 5etik 7ra Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) ezohiko deialdiko Sarbide fasera matrikulatu ziren 1.216 ikasletatik 1.030ek gainditu du, hau da, % 84,7k.
USEk bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.
Ohiko deialdian, ekainaren 7tik 9ra egin zena, 12.049 ikasle aurkeztu ziren sarbide fasera, eta 11.817k gainditu. Beraz, % 98,07k aprobatu zuen.
Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak. Izan ere, berrikusketa eskatzeko epea irekita dago uztailak 13tik uztailaren 17ra arte, eta behinbetiko emaitzak uztailaren 21ean argitaratuko dira.
Jarraian, datuak batzen dituen taula dago:
USEKO SARBIDE FASEAREN EMAITZAK
Batxilergoko Ikasleak 2023ko ezohiko deialdia
MATRIKULATUAK 1.216 |
GAINDITUAK 1.030 |
PORZENTAJEA % 84,70 |
||
---|---|---|---|---|
CAMPUSAKA | ARABA | 160 | 147 | % 91,88 |
BIZKAIA | 608 | 504 | % 82,89 | |
GIPUZKOA | 448 | 377 | % 84,15 | |
CAMPUS gabe* | 10 | 2 | % 20 | |
HIZKUNTZA | EUSKARAZ | 886 | 770 | % 86,91 |
GAZTELERAZ | 340 | 260 | % 76,47 | |
SEXUA | GIZONEKOAK | 646 | 544 | % 84,21 |
EMAKUMEZKOAK | 580 | 486 | % 83,79 |
*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.