UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Beasainen eta Tolosan
Noiz eta non
2017/12/14, 18:30 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Osteguna, abenduak 14, 18.30etan, Beasaingo B.H. Institutuko Areto Nagusian (Ugartemendi, 6) eta Tolosako Kultur Etxearen Areto Nagusian (Foruen plaza, 1), Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldia elebiduna izango da.
Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.
Guztira, UPV/EHUk 10 batzarrak egingo ditu Gipuzkoan. Beasain eta Tolosa ostean, ondorengo asteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu (Donostia, Errenteria, Legazpi, Zarautz, Arrasate) urtarrilaren 12an Irunen emango den informazio-hitzaldiarekin amaitzeko.