euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia: Eraikin publikoen birgaitze energetikoa. Leioa-Erandioko campusean kasu praktikoa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/28 Noiz arte: 2017/08/22, 09:00 - 11:42

Kokapena

Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

UPV/EHUko Erretoretzaren eraikina obretan. (Fernando Casabella.UPV/EHU)

Deskribapena

 "A2PBEER teknologia moldagarri eta eskuragarrien bidez eraikin publikoetan birgaitze energetikoa egiteko jardunaldia. Leioako campusean kasu praktikoa" ekitaldia egingo da ostegunean, irailaren 28an, 9:00etan, Bizkaiko Campuseko Bibliotekako Batzar Aretoan (Leioa-Erandio gune). Energia Euskal Erakundeak antolatutako ekitaldi honetan, eraikin publikoak birgaitzeko teknologia-konponbide berriak eta metodologia sistemikoa eta berritzailea aurkeztuko dira. Horiek garatu dira A2PBEER (Eraikin publiko eskuragarri eta moldagarriak birgaitze energetiko eta eraginkorraren bidez) proiektuan. Teknologia horiek UPV/EHUko Errektoretzaren eraikinean (Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio gunean) aplikatzen ari dira.

Jardunaldira izen-ematea

Egitaraua

  • 9:00 Bertaratutakoen erregistratzea
  • 9:15 Ongietorria eta aurkezpena
    • Javier Marqués, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari teknikoa
  • 9:25 EHUren jasangarritasun-estrategia bere eraikinetan. UPV/EHUko Errektoretzak aztertzeko gaia: nola lortu energia-aurrezpenaren % 50etik gora egungo eraikin batean
    • José Ignacio Ruiz de Gordejuela. UPV/EHUko Arkitektura eta Obra Zerbitzuen burua.
  • 9:35 Eraikinaren aldez aurreko egoeraren ebaluazioa (ezaugarri orokorrak, egungo energia-kontsumoen energia-ebaluazioa, lehentasunezko jardun-eremuen identifikazioa)
    • Xabier Aparicio, UPV/EHUko arkitektoa
  • 9:55 Eraikinaren monitorizazio energetikoa (elektrizitatea, beroa, konfort-baldintzak eta baldintza meteorologikoak)
    • Aitor Erkoreka, UPV/EHUko irakaslea eta ENEDI taldeko kidea
  • 10:15 Birgaitze-proiektua
    • Xabier Aparicio, UPV/EHUko arkitektoa
  • 11:00 Kontsumo ia nuluko eraikinak lortzeko soluzio berritzaileak. VIPak, leiho itzulgarriak, eguzki hozketa, eguzki LEDak
    • Amaia Uriarte, Tecnalia
  • 11:20 A2PBEER proiektuaren bidez aztertzeko kasuak (Malmöko Museoa eta Ankarako ikasleen egoitza). Ezaugarri orokorrak, abiapuntu-kontsumoak, birgaitze-proiektuak, aurrezpen-potentziala, soluzioen ezarpena, aurrezpenak
    • Amaia Uriarte, Tecnalia
  • 11:40 Soluzio berritzaileak sustatzeko mekanismoak: Erosketa publiko berritzailea
    • Tecnalia
  • 11:50 Jasangarritasun-dekretua
    • Alvaro Pérez de Laborda, Energiaren Euskal Erakundea
  • 12:00 Energiaren Euskal Erakundearen laguntzak eraikin publikoak birgaitzeko
    • Sagrario Eneriz, Energiaren Euskal Erakundea
  • 12:10 Birgaitze-proiektuen finantzaketa eraikin publikoetan
    • Oscar Puche, Energiaren Euskal Erakundea.
  • 12:30 Bisita UPV/EHUn birgaitutako eraikinera

                              
A2PBEER proiektua: Zaharberritzea, kopiatu ahal izateko

A2PBEER proiektuaren helburua irtenbide berritzaileen bidez energiaren aldetik eraginkorrak eta iraunkorrak diren eraikinak lortzea da. Europako programak lau urteko iraupena du, eta bertan Europako 20 erakunde eta administrazio publikok osatutako partzuergoak parte hartzen du, erabilgarriak, eskuragarriak, moldagarriak eta bizitegikoak ez diren eraikinetan energia kontsumoa % 50etik gora murrizteko gai diren teknologiak elkarrekin garatzeko asmoz.

Proiektuan parte hartzeko hautatu diren eraikin pilotuak UPV/EHUko Errektoretzaren eraikina, Malmöko (Suedia) Zientzia Museoa eta Ankarako (Turkia) Lanbide-eskola dira. Horiek guztiak eraikin publikoak dira, nahiz eta hainbat erabilera izan. UPV/EHUko Errektoretzaren eraikinak zerbitzuetako lokalak, bulegoak eta lan egiteko tokiak barne hartzen ditu; Malmöko Zientzia Museoa, aldiz, kultur etxea da, eta Ankarako Lanbide-eskola egoitza. Horietako bakoitza Europako klima arlo nagusietako batean dago: zona ozeanikoa (Bizkaia), zona kontinentala (Malmö), zona mediterraneoa (Ankara).

A2PBEER programak arreta jartzen du eraikin publikoen zaharberrikuntzan, Europan bizitegikoak ez diren eraikinen % 30 publikoak baitira eta gainerakoek baino energia kontsumo handiagoa baitaukate. Zaharberrikuntzaren ondoren, hiru eraikin pilotuek energia kontsumo ia nulua daukan eraikinaren ereduarekin antz handiagoa izango dute.

Errektoretzaren eraikina Bizkaiko Campusean (Leioa-Erandio gunea) dago, eta 70eko hamarkadaren hasieran eraiki zen. 110x22 metroko oinplano estuko diseinua dauka, bere gehieneko garaiera 18 metrokoa da, eta bi eta lau arteko solairuak ditu. Egitura, sabaia eta zoruak hormigoi prefabrikatuzkoak dira. Eraikin hori hautatu da, beste batzuek antzeko eraikuntza baitaukate. Beraz, irtenbideak beste higiezin horietan kopiatu ahalko lirateke.