Bizkaiko Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die
Noiz eta non
2017/09/15 2017/09/15, 12:00 - 15:00
Kokapena
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, irailak 15, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa) Bizkaiko Campusera datozen nazioarteko bisitariei ongi etorri ekitaldia (Orientation Day) eskainiko zaie.
Ekitaldian, unibertsitateko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen de kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere.
EKITALDIAREN PROGRAMA
- Marta Barandiaran, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agurra.
- Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errrektoreordearen agurra.
- Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.
- Erasmus Student Network Bilbao Ikasle Elkarteko lagunek lehenengo lauhilekorako prestatu dituzten ekimenak aurkeztuko dituzte.