-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Formula Student Vitoria, errebelazio ibilgailu onena Silverstonen
Eguberriko ekitaldia Zientzia eta Teknologia Fakultatean
Noiz eta non
2016/12/23 2016/12/23, 12:00 - 09:41
Kokapena
Leioa-Erandio (Bizkaia)
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/4963219/Gabonetako+oporrak.jpg/1e85e5cc-7917-4631-984f-0ac451928f1f?t=1451379131000)
Deskribapena
Ostirala,abenduaren 23an, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko areto nagusian, ohiko Eguberriko Ekitaldia egingo da.
- Ekitaldia XXVIII. Alberto Magno Zientzia Fikziozko literatura-lehiaketako sariak emanez hasiko da.
- Gero, Fakultateak honako kideek egindako lana eskertuko du:
- Idazkaritza gure fakultatean laster ezarriko den Zerbitzu-Gutuna lantzen egin duten lanagatik.
- PATi programan ikasle-mentoreak izan diren ikasleak.
- BIODONOSTIA erakundea 2016an irakasle gehien praktiketan gidatu dituelako.
- 2015/2016 DOCENTIAZ programan Bikain kalifikazioa lortu duten irakasleak: Aguirre, Ana Isabel; Anakabe, Aitziber; Aranzabal, Asier; Arostegui, Inmaculada; Asua, Estibaliz; Ayastuy, José Luis; Bañuelos, Jorge; Basaguren, Ana; Beobide, Garikoitz; Carrillo, María Luisa; Castillo, Oscar; Del Campo, Inés; Etxebarria, Nestor; García De Gurtubay, Idoia; García, María Asunción; Iglesias, Ainhoa; Jugo, Josu; López Fonseca, Rubén; Martínez Arkarazo, Irantzu; Olivares, Maitane; Ramírez, Andoni; Rementeria, Aitor; Reyes, Efraim; Urkaregi, Arantza; Urtiaga, Karmele; Usobiaga, Aresatz; Zuloaga, Olatz.
Ondoren Marta Macho irakaslearen "¿Conoces a estas científicas?" hitzaldia izango da. Azkenik, 13:00 inguruan, Grande Sallen ohiko Eguberriko luncharekin bukatuko da ekitaldia.