euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUren XVI. Zientzia Astearen inaugurazio-ekitaldia Bilbon

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/02 Noiz arte: 2016/10/31, 11:00 - 11:38

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, azaroaren 2an, 11:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo),  Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) hamaseigarren Zientzia Astearen, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astearen inaugurazioa egingo da.

Zientzia Astearen helburua da euskal gizartea, ume, gazte eta helduak, zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea. Inguruan gertatzen denari buruz jakin-mina daukaten guztiek aukera izango dute zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu eta sentitzeko, hain zuzen ere horretan egunero lan egiten dutenen eskutik, irakasle eta ikertzaileekin.

Prentsaurrekoko hitzaldien ondoren, parte hartuko duten erakundeetako ordezkariek Bilboko Zientzia Astean ikusgai dauden stand-ak bisitatuko dituzte.

Inaugurazioan izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea
  • Koldo Narbaiza, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia
  • Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketa arloko errektoreordea