euskaraespañol

Eguneko irudia

Euskal Zientzia Olinpiadetako sari-banaketa

Noiz eta non

2016/05/13 2016/05/13, 18:00 - 20:00

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 13, 18:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan (Leioa), 2016ko Euskal Zientzia Olinpiadetako sari-banaketa ospatuko da.

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen ditu Euskal Zientzia Olinpiadak eta Batxilergoko bigarren mailako ikasleei zuzenduta daude. Lehiaketa honek autonomi erkidegoko maila du eta, emaitza ona lortuz gero, estatu zein nazioarte mailako faseetan lehiatzea ahalbidetzen du. Bost materia hartzen ditu barne: Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimika. Edizio honetan 190 ikaslek hartu dute parte, Euskal Autonomi Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako 31 zentroetatik etorriak.

Ostiral honetako ospakizunean diploma bana emango zaio 2016ko Olinpiadetako parte-hartzaile bakoitzari, zientziarekiko ilusioa eta interesa eskertzeko. Horrez gain, lehiaketako irabazleentzako sarien banaketa egingo da. Hezkuntza-zentroak eta irakasleak ere sarituko dira, ikasleek lortutako emaitzen parte garrantzitsua direlako.