8. Margo eta Eskultura Erakusketa, Bizkaiko Esperientzia Geletan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/04/20
Apirilak 12an, Bilboko Esperientzia Geletan, 8. Margo eta Eskulturen inauguratu zen. Artelanak Esperientziaren Geletako beheko solairuan (Banco de España kalea) daude ikusgai, apirilaren 30era arte, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Inaugurazioan zentroko zuzendari Alfonso Uncetak parte hartu zuen. Bere hitzetan, erakusketak ikasleen interes handia pizten du, baina, aretoaren tamaina dela eta, ikasleek lan bana aukez dezakete. "Lehengo urtean parte hartu zuten 16 ikaslek, aurten32 margolan eta 4 eskultura aurkeztu dira", azpimarratu zuen.
Ondoren, Pedro Larrateguik, lehenengo ediziotik erakusketa koordinatu duen ikasle ohiak, aurkeztutako lanen maila eta orokorrean ikasleek artearekin erakutsitako interes handia nabarmendu zituen. Datorren kurtsoan, taldeko erakusketa honetaz gain, beste batzuk egiteko asmoa dago. Horrela ikasle bakoitzak artelan gehiago aurkezteko aukera izango du.