euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk lortu du ZABALKI 2016 garaikurra

12 unibertsitatetako 74 kirolarik parte hartu dute pilota txapelketa horretan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/19

Emaitza bikainak lortu zituen UPV/EHUk

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea izan da ZABALKI unibertsitateko pilota txapelketako 21. edizioko irabazlea. Guztira ehun bat kirolari aritu dira, 12 unibertsitateren ordezkari. UPV/EHUk lortu zuen ZABALKI 2016 garaikurra, jokatutako espezialitate guztien arteko unibertsitate onenari ematen zaiona, unibertsitateko pilota txapelketako aurtengo edizioan. Hirugarrenez segidan  gailendu da UPV/EHU.

Garaipen horri esker Zabalki garaikurra, zeina urtero irabazten duen ordezkaritzari itzuli behar zaion,  UPV/EHUren eskuetan geldituko da.

UPV/EHUk bere kirolariek honako modalitateetan lortutako emaitza onei esker irabazi zuen: 

  • Esku pilotako lau t'erdikoan:  Xabier Iribarren.
  • Larruzko paleta: Ibai Baron eta Isaac Ciaurriz.
  • Emakumeen argentinar paleta:  Nagore Martín eta Amaia Irazustabarrena.

Esku pilotako binakako modalitatean merituzko bigarren  postua lortu zuten bi ikasle hauek: Julen Garjon  eta Ibon Hernández.

Halaber, joko garbia sustatzeko "Plaza Gizon" garaikurra banatu zen edizio honetan . Parte hartzaile guztien iritziak batu ostean, saria Xabier Iribarrenek jaso zuen, UPV/EHUko jokalaria, hain zuzen.

Aurtengoan unibertsitate hauetako ikasleek parte hartu dute Zabalki 2016n: Kantabriako Unibertsitatea, Burgosko Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Pau eta Pays de l'Adour-eko Unibertsitatea (Tarbesko Pauko eta Bayonako sekzioan), Bordeleko Unibertsitatea eta UPV/EHU bera.