euskaraespañol

Eguneko irudia

Erlatibitatearen Teoriaren mendeurrenean, mahai-ingurua Zientziatekan

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/09 Noiz arte: 2015/12/02, 19:00 - 11:30

Deskribapena

Asteazkenean, abenduak 9, 19:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko Auditoriumean (-1. solairua) UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historiako irakasle José Juan Blancok, Raul Verak eta Jon Urrestillak ‘100 urte bete ditu Erlatibitate Orokorrak, Einsteinen legatuak' mahai-inguruan parte hartuko dute. Eva Caballero Radio Euskadiko ‘La mecánica del caracol' irratsaioko zuzendaria izango da moderatzailea.  Ekitaldia gaztelaniaz izango da. Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

Duela ehun urte, Albert Einsteinek Erlatibitatearen Teoria Orokorra kaleratu, eta goitik behera aldarazi zuen unibertsoaz geneukan ikuspegia. XX. mende osoan, teoriak eragin handia izan zuen zientzian, filosofian, artean, politikan, kultura herrikoian eta beste hainbat arlotan. Einsteinen legatua aztertzeko, hiru fisikari teorikoren arteko mahai-ingurua antolatu da, teoria honen xehetasunak azaldu eta publikoaren galderei erantzuteko. Ekitaldia zuzenean jarraitzeko: www.eitb.com/es/divulgacion

Zientziateka, hilean birritan, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak ezagutzera emateko antolatutako ekimena da.