Euskal Herriko Unibertsitateak, aurten ere, harrera ona izan du abenduaren 4tik 8ra bitartean Durangoko Azokara hurbildu diren euskaltzaleen artean. Ohiturari jarraituz, Euskararen arloko Errektoreordetzak azken urtean zehar euskaraz argitaratu dituen liburuak eraman ditu azokara Unibertsitateak eta, guztira, 289 ale saldu ditu; iaz baino %34 gehiago.
Harrera ona izan du UPV/EHUren eskaintzak Durangoko Azokan
289 ale saldu ditu Unibertsitateak; arrakastatsuenak, Juan Garziaren Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako eta Bernard Aucouturieren "Aucouturier metodoa"
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/12/09
Jon Zarate UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordeak adierazi duenez, "Unibertsitatearen betebeharretako bat zientzia eta ezagutza euskaraz gizarteratzea da. Helburu honen lorpenerako Durangoko Azoka egunero egiten dugun lanaren ezinbesteko erakusleihoetako bat da".
Edizio honetan, nabarmentzekoa da, titulu salduena Juan Garziaren "Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako" izan dela. Arrakasta izan dute, baita ere, ondorengo aleek: "Aucouturier metodoa. Ekintza-fantasmak eta praktika psikomotorra", "Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan (0-6 urte)" eta ZIO bildumako liburuak, batik bat, azkena argitaratu dena, "Zergatik den E = mc2? (eta zergatik axola zaigun)". Horrez gain, azpimarratzekoak dira Koldo Mitxelenaren lanen bildumak izan dituen salmentak.