euskaraespañol

Eguneko irudia

Bilbao Web Fest Jaialdiaren I. edizioaren amaiera-ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/16 Noiz arte: 2015/10/15, 20:00 - 16:22

Deskribapena

23 herrialdetan ekoiztutako 100 websail aukeratu dira jaialdian lehiatzeko

Ostiralean, urriak 16, 20:00etan, Bizkaia Aretoan Bilbao Web Fest Jaialdiaren I. edizioaren amaiera-ekitaldia izango da eta 21:00etan sariak banatzeko ekitaldia 21:00etan hasiko da. Euskadiko, Espainiar Estatuko eta nazioarteko websailik onenak bildu dituen ekitaldi honek ikus-entzunezko aditu eta sortzaileen arteko komunikazio-gune bat sortzea du helburu. Guztira, 23 herrialdetan ekoiztutako 100 websail aukeratu dira jaialdian lehiatzeko. Halaber, hogei jarduera baino gehiago eskaini dira, doan eta adin guztietarako jendearentzat.

Bilbao Web Fest-ek hautatutako websailak bi sailetan lehiatuko dira: Sail Ofiziala (40websail) eta Amets Saila (60 websail). Bilbao Web Fest jaialdiko epaimahaia zinemagintza sektoreko bost adituk osatzen dute: Jean Michel Albert (Marseille Web Fest-eko zuzendaria, Europako lehendabiziko websailen jaialdia), Bryan Thompson (zine zuzendaria eta ekoizlea izateaz gain, Miami eta Latino Web Fest jaialdietako zuzendaria ere bada), Gorka Vázquez (animaziozko filmen zuzendaria da, hiru film luze egin ditu eta Goya sarietarako izendapen bat ere jaso du), Patxi Urkijo (zinema zuzendaria, EHUko irakaslea eta zinemagileen belaunaldi oso baten aholkularia) eta Ana Murugarren (zine zuzendaria eta editorea).

Horrez gain, sektoreko beste hainbat pertsona ospetsuk ere parte hartuko dute programa ofizialeko jardueretan. Besteak beste, Borja Crespo (zinema zuzendaria eta ekoizlea, kazetaria eta ilustratzailea), Rubén Ontiveros eta Borja Pérez (Qué Vida Más Triste websail arrakastatsuaren sortzaileak), Niko (Cálico Electrónico animaziozko websail arrakastatsuaren sortzailea) eta Carter Mason (zinema ekoizlea era edukien monetizazioan aditua). Ez ezazu galdu eta parte hartu Bilbao Webn Fest-en!