Saltillo Donibane Lohizunetik Donostiara
Noiz eta non
Noiztik: 2015/08/25 Noiz arte: 2015/08/24, 08:00 - 13:27
Deskribapena
Asteartean, abuztuak 25, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontzia Donibane Lohizunetik irtengo da eta arratsaldean Getariara helduko da. Portuan gaua egin ondoren, Donostiarantz joango da. Donostian, ostegunean, hilak 27, belaontziko ateak irekita egongo dira bisitatzeko, goizean 10:00-13:00ren bitartean eta arratsaldean 15:-19:00ren artean.
Iragan ostiralean,21 abuztuan, Donibane Lohizunen, udalak harrera egin zien Mikel Lejarza kapitainari eta 12 ikasleei (UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko Ikasleak); eta, portu horretan egun batean luzatu zuten egonaldia, itsasoaren egoeragatik. Antzinako belaontziak ostegunean, hilak 20, hasi zuen ohiko udako itsasaldia Kantauri itsasoko ertzetik, eta Lekeitiko kaian egin zuen lehenengo geraldia.
Saltilloren udako itsasaldiaren hurrengo geldialdiak hauek izango dira:
- Abuztuak 28 Donostia – Hondarribia
- Abuztuak 29-30 Ate irekiak Hondarribian
- Abuztuak 31 Hondarribia – Mutriku
- Irailak 1 Ate irekiak Mutrikun
- Irailak 2 Mutriku – Bermeo
- Irailak 3 Ate irekiak Bermeon
- Irailak 4 Bermeo – Santurtzi
Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.
Antzinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 12 ikaslek daude nabigazio praktikak egiten. Ekimen honen helburua, gizarteari bela mundua hurbiltzea eta belaontzi hau ezagutzera ematea da.