euskaraespañol

Eguneko irudia

Saltillo eskola-ontziak ohiko udako itsasaldia hasiko du euskal kostaldetik

Ostegunean, hilak 20, bere ateak irekiko ditu Lekeitioko portuan nahi duten guztiek bisitatzeko

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/08/18

Saltillo

Asteazkenean, abuztuak 19, 10:00etan, Santurtziko portutik, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontzia irtengo da eta euskal kostaldeko portuetan zehar udan egin ohi duen itsasaldia hasiko du, aurtengo bigarren bidaia, hain zuzen ere, uztailean Galiziako XII. Encontro de embarcacións tradicionais de Galicia 2015 egin zuenaren ostean. Antzinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 12 ikasle joango dira. Ikasleek nabigazio praktikak egiteaz gain, bela mundua gizarteari hurbiltzea eta antzinako belaontzi hau ezagutzera ematea dira itsas ibilaldi honen helburuak. Eta helburu horiek betetzeko, ohikoa den bezala, nahi duten guztiek ontzia bisitatu ahal izateko, zazpi portutan bere ateak irekiko ditu.

Aurten, Lekeitio, Donibane Lohizune, Getaria, Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Bermeoko portuetan bisitatu ahal izango da Saltillo eskola-ontzia, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 19:00etara.

Hauxe izango da bigarren itsasaldiaren egutegi osoa:

Abuztuak 19 Santurtzi-Lekeitio
Abuztuak 20  Ate irekiak Lekeition
Abuztuak 21 Lekeitio – Donibane Lohizune
Abuztuak 22-23 Ate irekiak Donibane Lohizunen
Abuztuak 24 Donibane Lohizune – Getaria
Abuztuak 25  Ate irekiak Getarian
Abuztuak 26 Getaria – Donostia
Abuztuak 27 Ate irekiak Donostian
Abuztuak 28 Donostia – Hondarribia
Abuztuak 29-30 Ate irekiak Hondarribian
Abuztuak 31 Hondarribia – Mutriku
Irailak 1 Ate irekiak Mutrikun
Irailak 2 Mutriku – Bermeo
Irailak 3 Ate irekiak Bermeon
Irailak 4 Bermeo – Santurtzi

Saltilloren historia

Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.