Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena
Lehenengo argitaratze data: 2015/05/04
Atzo, igandea, Mexikoko Chiapas estatuan, 11:30ak inguru zirenean, gertatutako auto istripuan, UPV/EHUko ikasle bat, I.A.R., 21 urtetako hil da; eta beste ikasle bat, A.A.G., 20 urtetakoa, larri zauritu da, baina bere bizitza, zorionez, arriskutik kanpo dago. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gizarte Hezkuntzako bi ikasle horiek Mexikon zeuden UPV/EHUko "Amerika Latina eta Beste Norakoak" nazioarteko programaren barne.
Euskal Herriko Unibertsitateak doluminak eman nahi dizkio hildako ikaslearen familiari eta elkartasuna adierazi zauritutako pertsonari. Halaber, bi familien esku jarri da une zail hauetan behar den guztian laguntzeko.
UPV/EHUk bere atsekabea publikoki erakusteko, minutu bateko isilunea egin du Carlos Santamaria Zentroko sarreran, mugikortasun programetan parte hartu duten ikasleen agur ekitaldiko argazki ofiziala hartu behar zen lekuan. Gaur ospatu behar zen ekitaldi hori bertan behera geratu da.
Donostia, 2015eko maiatzaren 4a