Bizkaiko Esperientzia Geletako diploma banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/04/17 Noiz arte: 2015/04/16, 17:30 - 12:16
Deskribapena
Juanjo San Sebastián gonbidatu da diploma banaketa ekitaldira
Ostiralean, apirilean 17, 17:30ean, UPV/EHU Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo), Bizkaiko Esperientzia Geletako hamabigarren promozioa osatu duten ikasleei diplomak banatuko zaizkie. Ekitaldian, Juanjo San Sebastián alpinista egongo da. Bukaera Esperientzia Geletako koruak emango du. Hamabigarren promozioa 73 ikaslek osatu dute
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Carmelo Garitonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko alkateordea
- Gorka Martínez, BBKko zuzendari nagusia
- Juanjo San Sebastián, aktorea
- Alfonso Unceta, Esperientzia Geletako zuzendaria
Juanjo San Sebastián (Bilbo,1955) alpinista garrantzitsuenetako eta karismatikoetako bat da. 16 urterekin estatutako mendigune garrantzietakoak igoten hasi zen. Harrezkero Himalaian, Kilimanjaron eta Aconcaguan hamaika abentura bizitakoa da. TVEren "Al filo de lo imposible" programaren gidoilaria eta sortzailea izan zen eta liburu batzuk ere argitaratu ditu "Cuando la luna cambie" eta "Cita con la cumbre", besteak beste.
Bizkaiko campusean ekin zion UPV/EHUk Esperientzia Gelen ekimenari, 55 urtetik gorakoentzako Unibertsitatea dena. Hori, 1999-2000 ikasturtean izan zen.