euskaraespañol

Eguneko irudia

Aurkeztu da "Empresa familiar, marcando la diferencia" zikloa

UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedra, Bilboko Merkataritza Ganbera eta CEBEK dira antolatzaile, eta guztira 16 ekintza egingo dituzte; besteak beste, jardunaldiak, hitzaldiak eta tailerrak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/02/26

Bilboko Merkataritza Ganberak, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Familia Enpresaren Katedraren bidez aurkeztu dute ostegun honetan, otsailaren 26an, "Empresa familiar, marcando la diferencia" zikloa. Honako hauek bertaratu dira ekitaldira: Txomin Iturralde, UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedraren koordinatzailea; Maite Eguskizaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko Enplegua eta Ezagutzaren Kudeaketako arduraduna; Unai Arteche, Bilboko Merkataritza Ganberako Familia Enpresaren Batzordeko burua; eta Jesús Hermosilla, CEBEKeko Familia Enpresa Arloko arduraduna.

Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEKek eta UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez, gakotzat jotzen dituzte familia enpresak Bizkaiko sare sozioekonomikoan. Halaber, uste dute nahitaezkoak direla, gure ekonomian aberastasuna eta enplegua sortu nahi bada. Egungo eta etorkizuneko aktiboa dira, eta hainbat urtez ezberdintasuna ekarri dute, egokitzeko, berritzeko eta euren burua gainditzeko ahalmenari esker. Bizkaiko enpresen % 70 da familiakoa, eta guztira Barne Produktu Gordinaren % 65 baino gehiago eta enplegu pribatuaren % 60 baino gehiago dakarte.

Hori dela eta, familia enpresek aberastasuna eta enplegu egonkorra sortzeko ezinbesteko motorra izaten jarrai dezaten, komenigarria eta nahitaezkoa da enpresen kolektibo horrekin duten inplikazioari eustea; horrela, enpreson garapena indartzen lagunduko da. Bada, 2015ean 16 ekintza eskainiko dira, "Empresa Familiar, marcando la diferencia" izenburupean.

Ekintzek (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Europako Gizarte Funtsaren babesa dute, eta hartzaile dira enpresa familiako kideak, enpresako zuzendaritzako eta/edo gobernu organoetako kide direnak, administratzaileak eta zuzendariak.

Zikloa aurkeztu ondoren abiarazi da lehenengo jardunaldia: "Aplicación práctica de las principales novedades ante el cierre fiscal de 2014 en la Empresa Familiar".

Datozen hilotan, Merkataritza Ganberak, CEBEKek eta Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean zenbait jarduera egingo dira, familia enpresentzako gai interesgarriekin:

EGUTEGIA:

JARDUNALDIAK

  • Otsailak 26, CEBEK: Aplicación práctica de las principales Novedades ante el cierre fiscal del 2014 en la Empresa Familiar.
  • Martxoak 17, Bilboko Ganbera: Relaciones de confianza en la familia y en la empresa. Liderazgo y Comunicación.
  • Apirilak 22, CEBEK: Novedades en la responsabilidad de administradores/as y directivos/as en la empresa familiar.
  • Ekainak 9, CEBEK: La Empresa Familiar: cómo profesionalizar su gestión y ordenar las relaciones familia-empresa.
  • Urriak 15, Bilboko Ganbera: Los dilemas de la Empresa Familiar.
  • Abenduak 3, CEBEK: Planificando el cierre fiscal en la Empresa Familiar.

TAILERRAK

  • Maiatzak 21, Bilboko Ganbera: Emocionalmente inteligentes. La delgada línea ente el éxito y el fracaso de tu empresa familiar.
  • Irailak 22, Bilboko Ganbera: Del outsourcing a la fusión empresarial. Etapas de una evolución en cooperación.
  • Azaroak 5, Sarriko: Valoración específica de la empresa familiar. Cómo poner en valor sus ventajas competitivas.

HITZALDIAK

  • Otsailak 12, Sarriko: El futuro de la empresa familiar.
  • Martxoak 3, Sarriko: La estrategia familiar y los instrumentos al servicio de una familia empresaria.
  • Martxoak 11, Sarriko: Consejos de Administración eficaces en la empresa familiar.
  • Martxoak 25, Sarriko: Alternativas de financiación para la empresa familiar.
  • Apirilak 15, Sarriko: Valoración de empresas familiares.
  • Maiatzak 7, Sarriko: CEO Familiar versus CEO no Familiar.
  • Maiatzak 13, Sarriko: Rasgos esenciales de una empresa competitiva en un entorno competitivo complejo.