'Chez les basques' zine zikloa Bilbora etorriko da
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/02 Noiz arte: 2015/03/04, 18:30 - 18:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Zikloa
Chez les basques
Deskribapena
Martxoaren 2, 3 eta 4an, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalean garaturiko 'Chez les basques' zikloaren zati bat izango dugu Kulturbasque UPV/EHUren kultur-programazioaren barruan. 'Chez les Basques' zikloa (euskaldunen etxean, frantsesez) proiektatu zen Iruñean otsailaren erdialdean, Punto de Vista jaialdiaren barruan eta Iparraldeko bizitzari buruzko ondare dokumental inportantea bildu du lehendabizi.
Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalaren arteko kolaborazioari esker, film batzuk pantailaratuko dira Bizkaia Aretoan, eta horri lotuta euskarazko jardunaldiak garatuko dira Bernardo Atxaga, Amets Arzallus eta Oskar Alegria hizlariekin. Josu Martínezek, UPV/EHUko Ikusentzunezko eta Publizitateko Saileko ikerlariak, hiru egunotan gidatuko ditu hitzaldiak.
Filmak jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluekin pantailaratuko dira eta hitzaldiak euskaraz garatuko dira.
Bai filmak ikusteko eta jardunaldiak jarraitzeko, sarrera librea da jesarleku guztiak bete arte.
Bilbon garatuko den PROGRAMA
Martxoak 2
- Im Lande der Basken, Herbert Brieger-ena (1944, 12 min)
- Around the world with Orson Welles, Pays Basque (The Basque Countries) 26 min
- Ondotik, BERNARDO ATXAGAren hitzaldia eta solasaldia.
Martxoak 3
-
Huber Knapp-en bi filmak:
- Le Curé basque de Greciette (26 minutu)
- Croquis en Soule (26 minutu)
- Ondotik AMETS ARZALLUSen hitzaldia eta solasaldia
Martxoak 4
- Otar Ioselliani-ren Euskadi été 1982 (55 min)
- Ondotik, OSKAR ALEGRIAren hitzaldia eta solasaldia.