euskaraespañol

Eguneko irudia

Alacanteko Unibertsitateak Berdintasuneko III. Saria emango dio UPV/EHUko irakasle Marta Machori

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/02/25

Alacanteko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez onartu zuen atzo UPV/EHUko irakasle Marta Macho Stadler-i Igualdad-UA III. Saria ematean, Alacanteko Unibertsitateak nabarmendu ditu Matematika Saileko Geometria irakasleak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekimenak eta, bereziki, zientzia-emakumeen ekarpenak ikusarazteko, bai irakaskuntzan bai dibulgazio arloan, Akademian zein gizartean.

Alacanteko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera-Berdintasunerako Batzordeak bermatu du saria ematea. Bileran nabarmendu da Machok "Cultura con M de Matemáticas" udako ikastaroak bultzatu dituela, eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren "Mujeres con Ciencia" bloga editatu duela.

Marta Macho Stadlerrek aurkeztu zuen Espainiako Matematika Elkartearen mendeurrena ospatu zuen 35. erronka eta berari esker "Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sorta urtero egiten da. Izan ere, dibulgazio-zientifikoko berbaldi horiek 2011. urtetik aurrera azaroko ostegunetan egiten dira Bilbon. Gaur egun, Espainiako Matematika Elkarteko Matematika eta Emakumeak batzordeko kidea da, baita UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasun batzordekidea ere 2010. urtetik.