Bernardo Atxagaren "Gogoeta harri baten inguruan" Arte Ederren Fakultatean
Noiz eta non
Noiztik: 2015/02/24 Noiz arte: 2015/02/23, 12:30 - 16:40
Kokapena
Gradu-aretoa - Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, otsailak 24, 12:30etan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Bernardo Atxaga idazleak hitzaldia eskainiko du "Gogoeta harri baten inguruan" izenburupean. Ekitaldia UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Sailak antolatu du, "Komiki" ikasgaiaren baitan. Sarrera librea izango da.
Bernardo Atxaga (Asteasu, 1951) Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua da Bilboko Unibertsitatean eta Filosofia eta Letretan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean. 1972. urtean bere poemak argitaratu zituen antologia batean eta bere lehenengo eleberria, Ziutateaz, 1976. urtean argitaratu zuen. 1980. hamarkadatik aurrera idazketan dihardu, narratiba, haur eta gazte literatura, poesia, antzerkia eta saiakeraren esparruak landuz. Euskal literaturaren adierazgarri, kritika eta irakurleen onespena jaso du. 1988. urtean argitaratutako Obabakoak liburua 26 hizkuntzatara itzuli da eta sari ugari jaso ditu. 2014. urtean bere lan berriena argitaratu zen, Txoriak kolpeka liburua.