Diploma banaketa UPV/EHUko Areronautika Gelaren XIII promozioari
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/02/25
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren Aeronautika Gelaren XIII. promozioak diplomak banatzeko ekitaldia izan du, Eskolako Graduen Gelak hartuko duen ekitaldi akademiko batean. Bertan izan dira, agintari akademikoez gain, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta euskal sektore aeronautikoko ordezkariak.
Guztira 24 ikaslek osatu dute Gelaren hamahirugarren promozio hau. Bere ibileran, Aeronautika Gela finkatu egin da kualifikazio handiko teknikarien harrobi gisa, bere pisu ekonomikoagatik eta bere trakzio-ahalmenagatik euskal industriarentzat estrategiko bilakatu den sektore honentzat. Orain arte, Aeronautika Gelak 300 ingeniari baino gehiago eskaini dizkio euskal sare industrialean berri samarra izan arren jadanik erreferentziazko enpresak dituen sektore honi -ITP, Sener edo Aernnova, besteak beste-.
Eskolan jasotako ikasketez gain, ikasleek aukera izaten dute beren prestakuntza osatzeko aeronautika sektoreko euskal enpresetan eta nazioarteko truke-programetan. Aeronautika Gelaren azken promozio honetan, hamar bat ikaslek aukez izan dute beren praktikak ospe handiko zentroetan egiteko: Estatu Batuetan (Illinois Instituto of Technology Chicago), Erresuma Batuan (Cranfield University, Ingalaterran), Txinan (Hong Kong Polytechnic University), Alemanian (Georg-Simon-Ohm-Fachhochshule, Nuremberg) edo Belgikan (Liejako Unibertsitateko Teknologia Aeroespazialaren Laborategia).
Eskaintzen duen prestakuntzaren goi mailari eta praktikak izen oneko enpresa eta ikerketa-zentroetan egiteko aukera horri esker, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren Aeronautika Gelak bermatzen du bere titulatuak berehala laneratzen direla; batzuetan, gainera, ikasketak amaitu aurretik.
Aeronautika Gelak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Industria Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa du. Iragan abenduan, erakunde horiek beste lau urterako berriztatu berri dute Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoarekin sinatutako hitzarmena.
Diploma banaketa ekitaldia ETSI Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Gradu Aretoan eta bertan izan dira Carmelo Garitaonaindia, UPV/EHU Bizkaiko Canpuseko errektoreordea; Leyre Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategiako zuzendaria; Maite Eguskizaga, Bizkaiko Foru Diputazioko Enplegu Zerbitzu eta Talentu Sustapenerako zuzendaria; José Juez, Aeroespacial Vasco-Hegan Klusterreko zuzendaria eta Enrique Amezua, Eskolako zuzendaria, beste instituzio eta erakunde batzuetako arduradunekin batera.