euskaraespañol

"Iritsi da immuno-onkologia", hitzaldia eta mahai-ingurua Ramón Barcelórekin

Noiz eta non

Noiztik: 2015/02/18 Noiz arte: 2015/02/17, 19:00 - 08:34

Kokapena

Entzunaretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 18, 19:00etan, AlhondigaBilbaoko Auditorioan (Arriquibal plazan, 4. Bilbo) Medikuntzan eta Kirurgian doktore, Basurtoko Unibertsitate-Ospitalean Onkologia Medikoan espezialista eta UPV/EHUko Medikuntza Saileko irakasle Ramón Barceló eskainiko du 'Iritsi da immuno-onkologia' izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua. Ekitaldi hori Zientziateka ekimenaren baitan dago. Zientzieteka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Minbizia ulertzeko modua aldatzen joan da urteak igaro ahala. Tratamendu konbinatuek heriotza-kurbak hobetzea ahalbidetu dute, baina zientziak beste erronka bat du orain aurrean; gure gorputzaren immunologia sistema aktibatzea gaixotasunari aurre egiteko. Izan ere, jakin badakigu sistema immunologikoa oso garrantzitsua dela minbiziaren aurkako borrokan eta, ondorioz, hura pizteko eta minbiziaren zelulei aurre egiteko estrategiak ari dira ikertzen gaur egun. Diziplina horri immuno-onkologia esaten zaio, eta hurrengo urteotan gaitz horri aurre egiteko tratamenduan iraultza ekartzea espero da.

Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Hitzaldi hau gazteleraz egingo da.

Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuntza guztiak ezagutu ditzakezu bere Webgunean  eta bere Facebookeko orriaren bitartez.