euskaraespañol

Eguneko irudia

"Ciutat Morta" dokumentalaren proiekzioa eta zuzendariekin solasaldia Arte Ederren Fakultatean

Noiz eta non

2015/02/17 2015/02/17, 10:00 - 08:29

Kokapena

Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Asteartean, otsailak 17, 10:00etan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko 2. Eraikineko proiekzio gelan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Xapo Ortega eta Xavier Artigas zuzendarien "Ciutat Morta" dokumentala proiektatuko da. Emanaldiaren ostean, ikusleek solasaldi batean parte hartzeko aukera izango dute zuzendariekin. Sarrera librea izango da tokiak bete arte.

"Ciutat Morta" dokumentalak, "Bartzelonako poliziaren ustelkeria kasurik larrienetako bat kontatzen du", egileen esanetan. "Gertakariak 2006ko otsailaren 4an gertatu ziren. Gau hartan, okupatutako antzoki zahar batean jai bat ospatzen ari ziren. Gaua, poliziaren karga batekin bukatu zen. Borren kolpeen artean, okupatutako etxearen teilatutik gauzak jausten hasi ziren. Ordu gutxi batzuk geroago Bartzelonako alkateak irratiz esan zuenez, kaskorik gabe zihoan polizietako bat koma egoeran geratu zen loreontzi baten kolpearen ondorioz. Zoritxarreko gertakari horren ondoren izandako atxiloketek, mendeku kronika bat osatzen dute. Jatorri hegoamerikarra zuten hiru gazte atxilotu zituzten. Torturatuak izan ziren eta 2 urtez kendu zioten askatasuna, epaiketaren zain. Epaiketa hartan ez zuen batere axola nork zer egin zuen".

"Ciutat Morta" dokumentaleko pertsonai nagusia Patricia Heras da, literatura ikasle gazte bat. 2006ko otsailaren 4ko goiz hartan bizi izan zuen esperientziak (bere lagun Alfredorekin ospitale batean atxilotua izan zenean), guztiz aldatuko zuen bere bizitza. Epaiketaren zain, bi urte oso larri igaro zituen, bere bizitzako aurrezki guztiak xahutuz abokatuak ordaintzen. Hiru urteko kartzela zigorra. Bere bizitza hondatzeaz gain, gertakari hauek bere produktibitate literarioa areagotu zuten. Iragarle gisa, Poeta Muerta izena zuen blog batean argitaratzen zituen bere lanak. Patriciak bere buruaz beste egin zuen 2011ko apirilean, kartzelatik atera zen batean. Pelikula honek gorazarre egin nahi dio.

Informazio gehigarria