euskaraespañol

Eguneko irudia

Familia enpresei buruzko hitzaldi zikloari hasiera emango zaio, konpainia hauen etorkizuna aztertuz

Noiz eta non

2015/02/12 2015/02/12, 18:00 - 12:43

Kokapena

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

Familia enpresei buruzko hitzaldi zikloa

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 12, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriko, Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), urtero UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatzen duen hitzaldi zikloari hasiera emango zaio. Lehen hitzaldi hau Manuel Urrutia Confianzeko bazkide zuzendariak emango du "El futuro de la empresa familiar" izenburupean.

Urrutiak aurreratu duenez, bere hitzaldian defendatuko du "enpresen jarraipena ziurtatzeko, gure enpresaren posizionamendua indartuko duen prozesu bat hasi behar da. Gure lehiakortasuna indartzea transformazio prozesu baten hasiera izan daiteke, egokiera analisi bat, erabakitzeko gauden bezala jarraitzea egokia den ala ez, zuzendaritzaren ondorengotza barnean edo kanpoan bilatuz, ala denborarekin iraunkortasuna eta hazkuntza helburu duten integrazio ekimenak planteatzen ditugun. Bigarren aukera honetan, planteatu dezakegu, adibidez, erosketa operazio bat egitea lehiakide bati, fusio bat ala gure enpresaren salmenta operazio bat gauzatzea lehiakide batekin, arrisku-kapital batekin edo zuzendaritza taldearekin berarekin". "Azken batean, jarraipen plan batek, aurretik, hausnarketa estrategiko bat dakar, muga hauen barruan", ziurtatzen du Urrutiak.

UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatutako zikloa honako hitzaldi hauekin osatuko da:

Izenburua: "La estrategia familiar y los instrumentos al servicio de una familia empresaria"
Hizlaria: Juan Villanueva, Carecheko Zuzendari Gerentea
Eguna: Martxoak 3
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Consejos de Administración eficaces en Empresa Familiar"
Hizlariak: Katya Azarkina eta Alberto Guerra, Garrigues de Bilbaoko bazkideak
Eguna: Martxoak 11
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Alternativas de financiación para la empresa familiar"
Hizlaria: Gotzon Hervás, Euskadi eta Kantabriako Enpresetako Zuzendaritza Komertzialeko Finantziazio Arduraduna
Eguna: Martxoak 25
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Valoración de Empresas Familiares"
Hizlariak: Carlos Manuel Rodriguez, Cafentoko Kontseilari Delegatua, eta David Gonzalez, GLEZCOko Bazkide Zuzendaria
Eguna: Apirilak 15
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Gestión de la empresa familiar: CEO Familiar versus CEO no Familiar"
Hizlariak: Bi familia enpresatako bi CEO
Moderatzailea: Manuel Urrutia, Confianzeko Kontseilari Delegatu eta Zuzendari Nagusia
Eguna: Maiatzak 7
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Rasgos de una empresa competitiva en un entorno competitivo complejo"
Hizlaria: Sabin Azua, B+I Strategy enpresako bazkide zuzendaria
Eguna: Maiatzak 13
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan