euskaraespañol

Eguneko irudia

Fermín Muguruzak eta Sahatsa Jauregik "Black is Beltza" aurkeztuko dute UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2015/02/06 Noiz arte: 2015/02/04, 11:30 - 11:45

Kokapena

Gradu-aretoa - Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, otsailak 6, 11:30etan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), otsailaren 8ra arte AlhóndigaBilbaon ikusgai dagoen "Black is Beltza" erakusketa-proiektua aurkeztuko dute Fermin Muguruzak eta Sahatsa Jaureguik. Sarrera librea izango da tokiak bete arte.

"Black is Beltza" ekimena, Harkaitz Cano idazle eta Jorge Alderete irudigilearekin batera Muguruzak sortutako eleberri grafikoaren inguruan mugitzen da. Musika, amodioa eta iraultza uztartzen dituen akzio eta espioitzako istorio bat eraikitzen da "Black is Beltza" eleberrian. Jatorriz Ipar Euskal Herrikoa den Manex Unanue gaztearen ikuspuntutik kontatuko zaizkigu hirurogeiko hamarkadaren erdialdeko asalduzko garaietan izan ziren gertaera nagusiak.

Fermin Muguruza oso ezaguna da gehienbat musikan egin duen ibilbide luzeagatik: Kortatu 80ko hamarkadan, Negu Gorriak 90eko hamarkadan, eta bakarlari gisa harrezkeroztik. Bestetik, azken zortzi urteotan, lan zabala egin du ikus-entzunezkoen arloan, eta 'Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina' edo 'Zuloak' film luzeak zuzendu ditu. Horrez gain, musika-dokumental saileko programatzailea da Mexikoko DOCSDF eta Argentinako Cine Migrante zinemaldietan.

Sahatsa Jauregiren jarduna, 2 arlo ezberdinetan banatzen dela esan dezakegu. Batzuetan elkartzen diren, baina gehienetan paraleloki doazen bi alor. Batetik, artean praktika lantzen du eta Montehermoson (Gasteiz, 2011) edota Koldo Mitxelena aretoan (Donostia,  2011 eta 2013) bere lana erakutsi izan du. Lehenengoa, Next programaren barruan eta bigarrena, Gipuzkoako Artista Berrien Programaren barruan, azken honetan Sari Berezia jaso zuelarik. Bestetik, ikerketa akademikoan dihardu, etorkizunean Tesi forma hartuko duen horretan. Leire San Martinekin batera, Superbia: Ulrike Ottingerren 8 film Ulrike Ottinger zinemagilearen inguruko zine zikloa antolatzen eta "Black is Beltza", Fermin Muguruzaren erakusketa proiektuan koordinaketa eta diseinu lanetan aritzen da egun.