euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia

Zer usain dago? Usaimen-marketina, beste modu bat marka eta bezeroa lotzeko

Noiz eta non

Noiztik: 2015/02/05 Noiz arte: 2015/02/03, 16:00 - 12:37

Kokapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 5, 16:00etan, Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatean (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) "Del Logotipo al Imagotipo" workshopa hasiko da. Tailer hori UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Sailak egiten duen Komunikazio Korporatibo Masterrak antolatu du. Usaimen-marketinean adituak diren Albert Majós komunikatzaileak eta Silvia Ravetllat lurringileak parte hartuko dute lan-jardunaldian.

Zentzumen-marketina forma berri bat da, ikusmen, entzumen, ukimen eta usaimenaren bidez, marka eta bezeroa lotzeko. Hain zuzen, teknika sofistikatuenetako bat da usaimen-marketina, zeren oroipenetan oso inpaktu handia sortzen duen. Lurrin soil batek memoriaren sakonera eraman dezake.  Eta horrela, emozio eta sentimenduak esnatzen dituen komunikabide berri bat bihurtzen da usaimena. Majós eta Ravetllat markan eta ekitaldi eta esparruen girotzean adituak dira.