euskaraespañol

Eguneko irudia

Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/30

Estatuko Gobernuaren Ministro Kontseiluan onartu den Errege Dekretuan etorkizunerako irakaskuntza egitura berria artikulatu da, hala, 4+1 (lau urteko graduak eta urte beteko graduondokoak) sistemaik 3+2 sistemara (hiru urteko graduak eta bi urteko graduondokoak) pasatuko da. Hori horrela, Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki hau heldugabea izan daitekeela uste du eta luzamendu bat eskatzen du.

Euskal Herriko Unibertsitatearen iritziz, 4+1 sistemaren ezarketa orain dela gutxikoa izan da, eta ez da ebaluatzeko astirik egon. Hots, berriki jarritako sistema horren emaitzak aztertzea beharrezkoa da, sistema berri baten bidea ireki aurretik. Horiek horrela, aldaketaren alde egitea ez da erabakirik egokiena.

Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateak (CRUEren inguruan artikulatzen diren estatuko beste unibertsitateek bezala) ez dauka informazio zehatzik gaur onartutako erregulazioaren edukiaz. Beraz, zaila da balorazio xehatuagoa egitea.

Gaur onartutako Errege Dekretuak ahalbidetzen du unibertsitateek 2015eko irailean bertan sistema berria martxan jartzea. Bere aldetik, UPV/EHUk azpimarratzen du neurri honen heldugabetasuna, bere kezka agertzen du eta datorren ikasturteari begira, tituluen gaur egungo egitura mantenduko duela.