euskaraespañol

Eguneko irudia

Greba-eskubideari buruzko Jardunaldia UPV/EHUko Lan Harremanen Eskolan

Noiz eta non

2015/01/29 2015/01/29, 10:00 - 13:20

Kokapena

Gradu-aretoa - Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, urtarrilak 29, 10:00etan, UPV/EHUko Lan Harremanen UEko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), hasiera emango zaio "Greba-eskubidea Europako esparruan" jardunaldiari. UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea Sailak antolatu du ekimen hau.

Hiru hitzaldiren bitartez, jardunaldi honetan aztertuko dira, besteak beste, Europan greba-eskubide bateratu bat ote dagoen, bere harremana EBean indarrean dagoen zirkulatzeko askatasunarekin, edota eskubide honek dituen muga kontzeptual eta praktikoak.

Topaketan parte hartuko dute Antonio Baylos Gaztela Mantxako Unibertsitateko katedradunak, Jaime Cabeza Vigoko Unibertsitateko katedradunak eta Adoración Guamán Valentziako Unibertsitateko irakasleak. Hitzaldien moderatzailea Olga Fotinopoulou UPV/EHUko Lan-zuzenbidea eta Gizarte Segurantzako irakaslea izango da.