euskaraespañol

Eguneko irudia

Sánchez Lavega saritu dute, irakaskuntzan eta dibulgatzen egindakoagatik

Real Sociedad de Física erakundeak eta BBVA Fundazioak emango diote saria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/26

Agustín Sánchez Lavega irakasleak, Euskal Herriko Unibertsitateko Fisikako katedradunak, Real Sociedad Española de Física erakundearen eta BBVA Fundazioaren 2014ko saria lortu du, Irakaskuntza eta Fisikaren Dibulgazioa (Unibertsitateko Irakaskuntza) kategorian.

Sariaren bidez (8.000 euro dira), egindako lana aitortu dio epaimahaiak; zehazki, honako hauek konbinatu izana: Zientzia Planetarioei buruz maila gorenean ikertzea, inpaktu handiko aldizkarietan eta An introduction to Planetary Atmospheres (Taylos & Francis - CRC Presss, Florida, 2011) liburuan (nazioartean oihartzun handia izan du) azalpenak ematea irakaskuntza esperientziei buruz, EspaZio Gela ikasgela eta bere Behatoki Astronomikoa sortzea Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (UPV/EHU) eta "Espazioko Zientzia eta Teknologia" masterra sustatzea. Gainera, jendaurreko hainbat hitzaldi eman ditu, eta dibulgazio artikuluak kaleratu ditu nazioko eta nazioarteko argitalpenetan.

Agustín Sánchez Lavega Fisikan doktorea da, eta UPV/EHUko katedraduna 1987tik. Halaber, Zientzia Planetarioen taldeko zuzendaria da, 13 doktorego tesi zuzendu ditu, 80 artikulu baino gehiago argitaratu ditu (dibulgaziokoak eta irakaskuntzari buruzkoak) nazioko eta nazioarteko aldizkarietan, eta 200 ikerketa artikulu baino gehiago kaleratu ditu: horietako hamar inpaktu handieneko bi aldizkaritan, Sciencen eta Naturen,eta azken horren azalean horietako lau agertu dira.

Saria banatzeko zeremonia Madrilen egingo da, datozen hilotan. Agustín Sánchez Lavegak RSEF-BBVA Fundazioaren saria jaso zuen 2010ean, Real Sociedad Española de Física erakundeak argitaratutako artikulu onena zela eta.

Bestalde, Agustín Sánchez Lavegak asteazkenean, hilak 28, 'La misión espacial Rosetta: Una ventana al origen del sistema solar' hitzaldia eskainiko du Zientziatekan.