euskaraespañol

Eguneko irudia

Biologiako VIII. Olinpiadaren eskualde mailako fasea egingo du UPV/EHUk

Noiz eta non

Noiztik: 2015/01/23 Noiz arte: 2015/02/06, 17:00 - 17:00

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, urtarrilak 23, 17:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko 1.6 eta 1.7 geletan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Biologiako VIII. Olinpiadaren lehenengo fasea, eskualde mailakoa, hasiko da eta lehenengo proba teorikoa egingo da. Proba horretako sailkapeneko lehenengo 10 ikasleek ariketa praktikoa egingo dute ostiralean, otsailak 6, 17:00etan.

Olinpiadako lehen fase honetan 2014-15 ikasturtean Batxilergoko ikastetxeetan matrikulaturik dauden Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek parte hartu dezakete. Probak lehenengo eta bigarren mailetako Batxilergoko edukiekin erlazionatuta daude. Biologiako Olinpiadaren eskualde maila UPV/EHUko Biologia irakasle hauek antolatzen dute: Adrian Odriozola, Ana Puente, Sergio Seoane eta Beñat Zaldibar.

Eskualde mailako fase hau lehenengo hiru lanpostuak lortzen dituztenak estatu mailakoa lehian ari izango dira Leónen, martxoaren 12tik 15era arte. Bigarren fase horretako irabazleak hurrengo zita Aarhus Danimarkako hirian, non uztailaren 12tik 19ra arte Nazioarteko XXVI. Olinpiada izango den. Halaber, irailean, El Salvadorren egingo da IX Olinpiada Iberoamerikarra.