euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia Jardunaldia

Ikerketa Jardunaldiak UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2015/01/21 Noiz arte: 2015/01/28, 09:30 - 18:56

Irudia

Deskribapena

Egun bitan -urtarrilak 21 eta 22-, hamabi ikerlerro aurkeztuko dituzte 

Asteazkenean, urtarrilak 21, 9:30etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak bereIkerketa Jardunaldiak ospatuko ditu, non ikastegi honetako sail ezberdinetako ikerlariek beraien lanen ikerlerroak aurkeztuko dituzte.

Topaketa Arturo Rodriguez UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak inauguratuko du eta, hizlari gonbidatu bezala, Rafael Doménech Valentziako Unibertsitateko Ekonomia katedraduna eta BBVA-Research-eko Ekonomia Garatuen arloko ekonomi buruak emango du lehen hitzaldia "Situaciones y perspectivas de la Economía Mundial y de España" izenburupean.

Egun bitan -urtarrilak 21 eta 22-, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen Ikerketa Jardunaldi hauetan hamabi ikerlerro aurkeztuko dituzte, gai askotarikoak, hala nola europar arrantza-politika, finantza etika, guden kostu ekonomikoa edota aseguru sektorea.