Matematikako 51. Olinpiadaren eskualde mailako fasea egingo du UPV/EHUk
Noiz eta non
Noiztik: 2015/01/16 Noiz arte: 2015/01/28, 09:30 - 18:30
Deskribapena
Ostiralean, urtarrilak 16, 9:30etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hitzaldi Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa),Matematikako 51. Olinpiadaren lehenengo fasea, eskualde mailakoa, hasiko da. Matematikako Olinpiada Espainiako Matematika Elkarteak (RSME) antolatzen du, UPV/EHUko Matematika ataleko irakasle talde baten laguntzarekin. Olinpiadako lehen fase honetan 2014-15 ikasturtean Batxilergoan matrikulaturik dauden Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek parte hartu dezakete.
Fase hau saio bitan banatutako da (bata, goizeko 9:30etan hasiko da eta, bestea, arratsaldeko 15:00etan) eta frogak euskaraz ala gazteleraz egin ahal izango dituzte parte hartzaileek. Saio bakoitzean hiru ariketa izango dira eta, gehienez, hiru ordu eta erdietan ebatzi behar izango dituzte bai goizeko saioan bai arratsaldekoan. Froga hauetan idazteko eta marrazteko tresnak baino ezin izango dituzte erabili, hau da, kalkulagailuak, aparatu elektronikoak, telefono mugikorrak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak debekatuta daude.
Espainiako Matematika Elkarteak hiru irakasle sarituko ditu, diploma batekin eta bazkide-ikaslearen urteko kuotaren ordainketarekin. Kuota honi esker, besteak beste, RSMEren "La Gaceta" aldizkaria urte betez jasoko dute.
Gainera, hiru irabazleak bigarren fasera, estatu mailakora, igaroko dira, edizio honetan Badajozen egingo dena, martxoaren 19tik 22ra bitartean. Bigarren fase horretako lehenengo sei sailkatuek nazioarteko talde olinpikoa osatuko dute Nazioarteko 56. Matematikako Olinpiadan lehiatzeko, uztailean, Chiang Mai hirian (Thailandia). Era berean, sei horiek, irailean Puerto Ricon ospatuko den Matematikako 30. Olinpiada Iberoamerikarrean ere parte hartzeko hautagaiak izango dira.
Ikasturte honetan ere, ohi bezala, UPV/EHU matematikei buruzko tailerrak burutzen ari da eta Matematiketan interesa duten ikasle guztiek parte hartu dezakete eta, era berean, olinpiadetarako prestatzeko ere balio dute. Ikasteko materiala eta tailer horri buruzko informazioa lor daiteke web-gune honetan: https://www.ehu.eus/olimpiadamat. Honako hau, urterik urtera sendotzen doan ekimena da, matematikei buruzko zaletasuna konpartitzen duten ikasleen topagunea baita.
Espainiako Matematikako Olinpiadari buruzko informazio gehiago: http://platea.pntic.mec.es/csanchez/olimmain.htm