euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk bere egoitza elektronikoa ireki du

Sartu den lehen prozedura da irakasle eta ikertzaileen lizentzia eta baimenak

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/22

UPV/EHUk urte batzuk daramatza lanean Administrazio Elektronikoari buruzko Legeak aitortzen dituen eskubideak betetzeko. Lege horrek aurreikusten du hiritarrek gestio administratibo guztiak bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izatea. Horretarako ezinbestekoa da egoitza elektronikoa izatea. Egoitza elektronikoa web atari instituzionala da, non pertsona administrazioarekin erlazionatu ahal diren, bertan eskuragarri dauden zerbitzu eta tramite elektronikoak eginez. Pasa den astelehenean, abenduak 15, UPV/EHUren egoitza elektronikoaren funtzionamenduari eta edukiei buruzko arautegia argitaratu zen, eta gaur egoitza elektronikoa ireki da, egoitza.ehu.eus helbidean. Egoitza elektronikora ere heldu ahal da www.ehu.eus orri nagusitik.

Egoitza Elektronikoan sartu eta zerbitzu eta izapide elektronikoak erabili ahal izateko, erabiltzailea identifikatu eta egiaztatzeko zenbait sistema erabil daitezke, dena delako zerbitzuak edo izapideak eskatzen duen segurtasun mailaren arabera. Sinadura elektronikorako erabil daitezkeen sistemen artean daude, IZENPE txartelak, NAN elektronikoa eta Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalak-Monetaren Errege Etxeak ematen dituen ziurtagiri elektronikoak.

Egoitzan Prozeduren katalogoa kontsultatu ahal da. Katalogoan elektronikoki egin ahal diren tramiteak agertzen dira. Sartu den lehen prozedura irakasle eta ikertzaileen lizentziak eta baimenak dira. Horri esker, IIPk elektronikoki egin ahal izango ditu lizentzia eta baimenen aurkezpena, tramitazioa eta ebazpena.

"Egoitza elektronikoa martxan jartzeak arinduko du unibertsitatearen ohiko kudeaketa. Laster sistemak beste baliabide batzuk eskainiko ditu, hala nola kalifikazioak eta akten sinadura elektronikoki egin ahal izatea", adierazi du José Luis Martín idazkari orokorrak.