euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko katedradun Manuel Tello omenduko dute Zientzia eta Teknologia Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/12/18 Noiz arte: 2013/12/18, 13:33 - 13:33

Deskribapena

Ostiralean, abenduak 19, 12:00etan Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoa (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika irakasle emeritu Manuel Tellori omenaldia egingo diote, erretiroa hartuko duela eta. Ekitaldi akademikoan Félix Vidal Costak, Santiago de Compostelako Unibertsitateko irakasle emeritu eta fisikariak, hitzaldia emango du.

Manuel Tello zientzialariak ikertzaile bezala curriculum zabala du. Halaber UPV/EHUko errektoreordea, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa izan da. Batzorde zientifiko eta akademikoen kide nabarmena, hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2010ean,  Fisikako Espainiar Elkarteak BBVA Fundazioaren babesarekin urtero ematen duen Fisika, Berrikuntza eta Teknologia Saria.

Tello irakaslea Espainiako aitzindarietako bat da Materia Kondentsatuaren Fisika Esperimentalaren arloan. Izan ere, 1985. urtean egoera solidoaren fisika arloan Espainiako bost fisikari zitatuenen artean zegoen dagoeneko. Gai honi buruzko 150 ikerketa lan baino gehiagoren egilea ere bada, eta horietako gehienak nazioarteko izen handiko aldizkarietan argitaratuak izan dira. Bere esfortzuaren zati handi bat berrikuntzara bideratu du Tello irakasleak, eta baita teknologiaren sorkuntza eta transferentziara ere, bai ikerketa eta garapenaren (I+G) kudeaketaren zein aplikazio teknologiko zehatzen ikuspuntutik. Horrela, azken urteetan epe ertain eta luzeko proiektuetan hartu du parte, industria-ingurunera teknologiaren transferentzia bultzatzeko asmoz.

Manuel Tello irakasleak ekarpen garrantzitsuak egin ditu zientziaren zabalkundeari dagokionez, 120 hitzaldi baino gehiago eta prentsa artikulu ugarirekin. 30 bat doktorego tesi zuzendu ditu eta bere laborategian prestatutako pertsonen artean unibertsitateko 15 katedradun, hamarnaka irakasle titular eta zentro publiko eta pribatuetako ikerlari kopuru garrantzitsu bat aurki ditzakegu.