euskaraespañol

Eguneko irudia

Aitor Olabarriak gidatutako taldeak, UPV/EHUren irudia zabaltzen lagundu duten ikasleentzako saria jaso du

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/15

Balenciaga Ezartzen izeneko ekimenak lortu du lehenengo saria Saioa Álvarez Dance your PhD proiektuarengatik eta Iñigo García XXVII Emakumeen Bira bideoarengatik, bigarren eta hirugarren

Aitor Olabarriak gidatutako Arkitekturako ikasle taldeak lortu du lehenengo saria, 2.500 eurokoa, UPV/EHUren Irudia Zabaltzen Lagundu duten Ikasleentzako Sarien V. Deialdian.  Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleek aulki batzuk egin dituzte Cristobal Balenciaga jostunaren lanetan oinarrituta. Balenciagak sortutako soinekoetan oinarritutako 11 prototipo guztira, hain zuzen. Epaimahaiak ekimenaren izaera berritzailea baloratu du, batetik, eta, bestetik, zabaldutako irudiaren kalitatea eta gizartean irudi horrek izan duen oihartzuna. http://balenciagaezartzen.blogspot.com.es/

Bigarren saria, 1500 eurokoa, Saioa Álvarezrentzat izan da, UPV/EHUko doktoregaia, zeinak koipe gutxidun maionesa sortzeko bere ikerketa Science aldizkairak antolatutako 'Dantzatu zure tesia' lehiaketan aurkeztu duen . Álvarezen Dance your PhD-k doktoretza ikasketetan  zehar burutzen joan den tesia azaltzen du era artistiko batean (abestia eta dantza uztartuz). UPV/EHUko ikerlariak Science-k antolatutako nazioarteko lehiaketan Kimika arloko saria eraman zuen.

Hirugarren saria, 1.000 eurokoa, Iñigo Garcíarentzat izan da, Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Unibertsitate Masterreko ikaslearentzat. XXVII Emakumeen Bira ikus-entzunezko erreportajearengatik jaso du garaikurra.

Hiru sari horiez gain, accesit bat, 600 eurokoa, jakintzaren adar desberdinentzat banatu da: Gizarte eta Lege Zientziei dagokienez, Irune Gonzálezen Abriendo la criminología al mundo lanak irabazi du; Osasun Zientziei dagokionez, Enrique Nietoren WebClinic proiektuak irabazi du; Ingeniaritzak eta Arkitekturari dagokionez, Ángel Eugenio Prietok gidatutako ikasle taldearen Sistema de vertido de basuras acoplado a un contenedor ikerlanak irabazi du; eta Artea eta Giza Zientziei dagokionez, bi sari egon dira, Mar de Diosek gidatutako ikasle taldearen All Iron proiektuarentzat bat, eta Josu Santamariaren  International Brigades Archaelogy Proyect ekimenak irabazi du.