euskaraespañol

Eguneko irudia

"Esplendor del canto coral" liburuaren aurkezpena eta In Jubilo Koruaren kontzertua

Noiz eta non

2014/12/12 2014/12/12, 10:43 - 10:43

Deskribapena

Bere lehen bi hamarkadetan UPV/EHUko Koruak bizitako gertakari musikal eta soziokultural nagusiak biltzen ditu argitalpenak

Ostiralean, abenduak 12, 19:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Julen Ezkurraren "Esplendor del canto coral" liburuaren aurkezpen ekitaldia burutuko da eta, ondoren, UPV/EHUko Koruko abeslari ohiez osatutako In Jubilo Koruak kontzertua eskainiko du.

"Esplendor del canto coral" liburuak, 1977an sortutako UPV/EHUko Koruaren lehen bi hamarkadak eta In Jubilo Koruaren hastapenak laburbiltzen ditu. Bertan, zehaztasun handiz, adore eta diziplina handiarekin euskal kultur panoraman maila handi lortu zuten Unibertsitateko lagun talde baten odisea deskribatzen da. Besteak beste, Arriaga Antzokian egindako 10 opera produkziotan eta BOS eta OSErekin batera hainbat kontzertutan parte hartu dute Plácido Domingo eta Ainhoa Arteta bezalako goi mailako artistekin.

UPV/EHUko Koruaren sortzaile eta lehen zuzendaria izan zen Julen Ezkurraren liburuak biltzen ditu baita ere agiriak, kontzertuetako egitarauak, komunikabideetan argitaratutako kritikak, bidaiak eta fotogramak, den dena Unibertsitatearen eta Bilboko gizartearen testuinguru soziokulturalean txertatuta. Ale bakoitzak CD bat darama, Koruak BOSekin eta beste talde batzuekin batera grabatutako musika sinfoniko-koralarekin.

Ezkurrak esker onez gogoratzen du 2000. urtean Koldo Narbaiza Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak bidali zion eskutitza "miresmena eta esker ona erakutsiz UPV/EHUko Koruari eta euskal koruek bizi zuten panorama zailean ezinbesteko erreferentzia zela esanaz".

"Esplendor del canto coral" liburuaren aurkezpenaren ondoren, UPV/EHUko Koruko abeslari ohiez osatutako In Jubilo Koruak kontzertu bat eskainiko du Igone Arteagabeitiaren zuzendaritzapean.