euskaraespañol

Eguneko irudia

'No te rindas nunca' izeneko Planaren aurkezpena, desgaitasunak dituzten gazteei zuzenduriko enplegu-aukerei buruzkoa

Noiz eta non

2014/12/11 2014/12/11, 12:12 - 12:12

Deskribapena

Jose Javier Conde, kirolari paralinpiko eta couching-an espezializatuak parte hartuko du

Osteguna, abenduaren 11n, 12:00etan, Bizkaiko Campuseko Liburutegiko ekitaldi-aretoan (Leioan), "No te rindas nunca" izeneko Planaren aurkezpena egingo da, desgaitasunak dituzten gazteei zuzenduriko enplegu-aukerei buruzkoa. Aurkezpenak Jose Javier Conde, kirolari paralinpiko eta couching-an espezializatuak egingo du. Jarduera UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten pertsonentzako Zerbitzuak antolatu du, Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Sarrera librea da.

UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten pertsonentzako Zerbitzuak, 10 urte daramatza lanean berdintasunaren printzipioa bermatzeko bidean, ikasleek bere ikasketak egiteko, zerbitzuak jasotzeko eta unibertsitatean bete-betean parte hartzeko aukera izan dezaten, eta honen adierazle da desgaitasunak dituzten ikasleen kopurua, etengabe gora bai doa.