euskaraespañol

UPV/EHU Bilboko Udalarekin ari da elkarlanean Bizikleta erabiltzeko sentsibilizazio kanpaina batean

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/05

Irudia

UPV/EHUk eta Bilboko Udalak  abenduaren 18ra arte eramango dute aurrera sentsibilizazio kanpaina bat  Bizikleta erabiltzeko Unibertsitatera joateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak, Bilboko Ingeniaritza G.E.Teknikoak  Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko U.Eskolak eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko U. Eskolak parte hartuko dute ekimen horretan.

Egun hauetan zehar, ikasleei eta zentro horretako langileei ohartarazi nahi zaie ekintza desberdinen bidez bizikletaren erabileraren garrantziaz; gainera, konponketak doan egiteko tailerrak jarri dira baita ere. Bestalde, ikastegi horietan jarri diren kutxa desberdinetan erabiltzaileek bizikletaren erabilerari buruzko  gogoetak eta iritziak uzteko aukera izango dute. Halaber, bizikletan hurbildutako guztiei jaka eta besoko islatzaileak eta aulki-estalkiak oparituko zaizkie.

Esan legez, kanpainak hilaren 18ra arte jarraituko du, eta egun honetan lau bizikleta emango dira, sentsibilizazio kanpainarekin konpromisoa hartu duten ikastegi bakoitzean bat, gogoetak kutxetan utzi dituztenen artean zozketatu diren bizikletak, hain zuzen.