euskaraespañol

Eguneko irudia

'Gure Sor Lekua' euskarazko lehen filmaren aurkezpen eta proiekzioa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/12/03 Noiz arte: 2014/12/23, 19:30 - 13:22

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Abenduaren 3an, asteazkena, 19:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Gure Sor Lekua filmaren aurkezpena eta proiekzioa egingo da, Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara. Gure Sor Lekua euskarazko lehen pelikula da.

Gure Sor Lekua Euskal Herriari buruzko ordu eta erdi irauten duen koloretako dokumentala da eta 1956an estreinatu zen Hazparnen (Lapurdi), bertakoa baitzen zuzendaria, André Madré jenerala. Diasporako euskaldunei zuzendua zen, egilearen hitzetan, Sor Lekua iruditan ikusiz, haien herrimina arintzeko asmoz.  Hitzak, Jean Elizalde, 'Zerbitzari' idazle, apaiz eta euskaltzainak burutu zituen. Horixe izan zen Madrék burutu zuen pelikula bakarra.

Historiografiak apenas aipatu du dokumental hau, guztiz ezezaguna zelako, eta hari buruz emandako datu urrietan, ez zen ageri euskaraz izan zitekeenik. Izan ere, pelikula galdutzat ematen zen, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko NOR ikerketa taldeko Josu Martinezek 2012an kopia mutu bat aurkitu zuen arte.

UPV/EHUk antolatutako ekitaldian, filmaren bertsio laburtua proiektatuko da, Joserra Senperenak propio konposatutako musika originalarekin. Musika zuzenean interpretatuko du XARE/HERTZ laukoteak. Aurkezpenean izango dira Iñaki Goirizelaia errektorea, André Madré zuzendariaren alarguna eta UPV/EHUko ikerlari Josu Martinez.

Etortzekoa bazara, mesedez, idatzi guresorlekua@ehu.es mailera.