euskaraespañol

Eguneko irudia

Kongresua

Hogeita hamarren adituk ikerketan egindako berrikuntzak eta esperientziak trukatuko dituzte

Noiz eta non

Noiztik: 2014/12/01 Noiz arte: 2014/12/02, 09:28 - 09:28

Deskribapena

Astelehenean, abenduak 1, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo), Euskadi eta Txileren arteko Ikerketa Biomedikoari buruzko II. Topaketa hasiko da. Foro honetan UPV/EHUko eta Pontificia Universidad Católica de Chile unibertsitateko ikertzaileek eztabaidatu, esperientziak trukatu eta kolaboratu ahal izango dute. Nazioarteko hogeita hamarren bat adituk Euskal Herriko eta Txileko ikerketa-egituretan izandako berrikuntzak eta zahartze-prozesuaren eta haren zergatien ikerlanak trukatuko dituzte. Topaketak Fundación Chile-Españaren babesa eta Euskadiko Kontsulatu Txiletarraren laguntza du.

Irekitze ofiziala izango da: astelehenean, abenduak 1, 11:30ean Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan eta UPV/EHUko errektore Iñaki Gorizelaiak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek egingo dute.

Bilerak bi egun iraungo ditu eta euskal eta txiletar ikerketa-taldeak gauzatzen ari diren ikerketa lerro hauek aztertuko ditu: zahartzearen kausak, gaixotasun metabolikoa eta neuroendekapenezko gaixotasunak. Halaber, asteartean, abenduaren 2an, lan-saioak ardaztuko dira zahartze-osasuntsua lortzeko prebentzioan eta, aldi berean, nutrizioan, ariketa fisikoan eta prozesu kognitiboetan, bioingeniaritzan eta kirurgian ematen ari diren azken joerak jakinaraziko dituzte partaideek.

Lan-saio horietan, oinarrizko ikerketaren emaitzak arinago transferitu eta gaixoari  lehenago ezartzeko, Euskal Herrian eta Txilen sortu diren ikerketa-egituretako nobedadeak aurkeztuko dira.

Abenduaren 2an, 18:00etan, Euskadi eta Txileren arteko Ikerketa Biomedikoari buruzko II. Topaketaren amaiera ekitaldian mahaiburu izango dira Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketa errektoreordea, eta Juan Francisco Mikel, Pontificia Universidad Católica de Chile unibertsitateko ordezkaria.